Etxean entretenitzeko baliabideak I

Gogoratzen gabonetan egin genuen erraldoi eta buruhandien tailerraz? GUZTIONA ESKURA jarriko ditugu erabili genituen baliabideak! Sartu gure webgunean, aukeratu erraldoi edo buruhandia, eta inprimatu ezazu etxeko txikiek marraztu eta erabiltzeko.

2 aukera dituzu: A4 tamainan edota tamaina “errealean” (90x40cm erraldoien kasuan, edo 60×40 buruhandien kasuan). Gure aholkua bigarren hau inprimatzea da, hauek jarraitu beharreko pausoak:

1 – Aukeratu zure erraldoi edo buruhandia eta egin klik deskargatzeko
2 – Inprimatu eskala errealean: 6 orri dira erraldoien kasuan, 4 buruhandienean.
3 – Elkartu hala dagozkion puntuak (letren arabera)
4 – Moztu erraldoi edo buruhandiaren formaren arabera eta margotu
5 – Pegatu kaxa handi batean eta egin dantza!

AUKERATU ZUREA ETA EGIN KLIK DESKARGATU AHAL IZATEKO!

Eskerrak eman nahi dizkiogu Iñaki Moyuari, Tolosako Erraldoi eta Buruhandien sortzailea.



Agenda, Erosketak, Kultura

Elkartasuna leihotik leihora

Egun hauetan jabetzen ari gara funtsezkoa dela bizilagunen arteko laguntza; eta leiho batek sentimendu asko irekitzen dizkigula: animoak, emozioak, txaloak, esker ona, lagun berriak, bizitza soziala eta haize pixka bat. Horregatik, konfinamendurako beste baliabide batekarri nahi izan dizuegu. Positibismoz betetako ilustrazio batzuk jarri ditugu deskargatzeko moduan,...

Leer más
Agenda, Kultura

Gure Zirkuan parte hartzeko aukera! ?

Tolosa&Co elkartearen eskariz GURE ZIRKUA Tolosara itzuli da eguberri hauetarako, eta hemen sorpresa: haurrentzako tailerrak emango dituzte Zezen Plazan jarritako zirkuan bertan! Zure seme-alabak zirkuaren munduaz ikasteko aukera ezinhobea izango dute, eguberrietako oporrak aprobetxatu bitartean. Tolosako saltokiak bisitatzeko aukera izango duzu horrela ? Iker Galarza eta...

Leer más