Premios Tolosa&Co

San Joanak 2018 : sari pila bat!

San Joan festa hauetan zehar Tolosako saltokietan erosiz gero, SARI PILA IRABAZI DITZAKEZU! Produktuak, deskontuak, kontsumizioak… Ireki erosketa egiterakoan gure elkartekideek emango dizuten boletoa eta, zorte on! Hemen klik eginda promozio honetan parte hartzen duten komertzioak zeintzuk diren ikusi dezakezu.

Animatu eta hurbildu Tolosa-ra! Ondo pasa San Joanak!

Programa: San Joanak 2018 Tolosa

 ________________________________________________________________________________________________

Tolosa&Co-n gure elkartekideen salmentak sustatzen ditugu urte osoan zehar promozio, lehiaketa eta ekitaldi berezien bitartez. Zure saltokia ere Tolosa&Co-ren parte izatea nahiko bazenu, egin klik hemen eta bete txantxiloia zurekin kontaktuan jar gaitezen.



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2024, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 9) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 53 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más
Agenda, Erosketak

TOLOTERIA: Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri!

Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri: 2.740 euro ditugu saritan banatzeko! Erosi Tolosa&Co establezimenduetan, eta eskuratu Toloterian parte hartzeko boletoak. Tolosako dendetan erosteak zure zorte ona piz dezake. Izan ere, aurten TOLOTERIA jarri dugu martxan, eta ekimen honi esker, erosketa bakoitzarekin txartel bat lortuko duzu banatuko...

Leer más
Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más