Sarrera berriak: erraldoi eta buruhandien tailerra

Gabon hauetarako Tolosa&Co-k Tolosako Konpartsarekin batera antolatu duen erraldoi eta burhandien tailerrerako sarrera berriak jarriko dira salgai gaur (abenduak 19), 12:00etatik aurrera.

Txanda hauetan adin guztietako haurrak nahastuko dira (4 urtetik 11 urtera); beraz, kontuan hartu hau ume txikiak inskribatu nahi badituzue. Hauek dira salgai jarriko diren sarrerak:

  • Abenduak 23, 26 eta 27, arratsaldeko txanda (15:45-17:15): 18 sarrera
  • Abenduak 30 eta urtarrilak 2-3, goizeko txanda (11:45-13:15): 16 sarrera
  • Abenduak 30 eta urtarrilak 2-3, arratsaldeko txanda (15:45-17:15): 20 sarrera

12:00etatik aurrera, egin zuen izen-ematea hemen beheko aplikazioan edo esteka honetan klik eginda:



Agenda, Erosketak

Beherapenak kalean, larunbat honetan Tolosan

Urte gogorra izaten ari da, orokorrean, saltoki txikientzat; eta ez da gutxiagorako Tolosan. Horregatik, gure hondar aletxoa jarri behar dugu guztiok ekonomia lokala babestu eta biziberritzeko; ematen duguna jasotzen dugula ulertzeko. Gure bezeroen bezero gara, gure bizilagunen egunerokoa suspertzeko motorra, eurak gurea diren bezala. Horregatik...

Leer más