Urrezko goxokia Tolosa

?? URREZKO GOXOKIA : zuk irabaziko dituzu 500€?

Eguberri bereziak izango ditugu aurten Tolosan. Magia eta ilusioa, ez dira faltako. Ez behintzat saltoki eta taberna tolosarretan: abenduaren 11tik urtarrilaren 5era bitarte Tolosa&Co-ren elkartekide diren establezimenduetan erosketak edo kontsumizioak egiten dituzun aldiro goxokiak banatuko dizkizute opari modura.

Baina ERNE BEGIRATU jan aurretik:

 3000 goxokiren artean URREZKO 4 GOXOKI daude eta,

500€ko saria dauka bakoitzak! ?

Guztira 2000€ banatuko dira saritan. Beraz, kanpora joan behar izanik gabe zure gabonetako erosketak Tolosako saltokietan egiten badituzu, saria irabazteko aukera gehiago izango dituzu! Ziur gaude zerrendetan bildu dituzun opari guzti horiek Tolosa&Co-ren saltokietan erosi ditzakezula. Zalantzarik baduzu, egin klik hemen eta saltoki guztien zerrenda aurkitu ahal izango duzu, jardueratan banatuta. ZORTE ON! ?



Agenda

Tolosa&Co Fashion Show: Modaren festa Triangulo Plazara itzuliko da!

Datorren maiatzaren 29ean, ostirala, Tolosa modaren epizentro bihurtuko da berriro ere. 19:00etik aurrera, Triangulo Plazak Tolosa&Co Fashion Show-aren edizio berria hartuko du, udaberri-uda denboraldiko joerarik freskoenak erakusteko asmoz. Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatutako desfile honek gure saltokien balioa aldarrikatzen du, tokiko merkataritza eta sormena uztartuz ikuskizun bakar...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más