Urrezko goxokia: 1000€ eta ehundaka sari gehiago

Gabon hauetan ere, URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu: abenduaren 10etik urtarrilaren 10ra bitarte Tolosa&Coren establezimendu batean erosketa egiten duzun bakoitzean, karamelo bat emango dizute. Ireki eta adi begiratu: ehundaka sari irabazteko aukera dago (katiluak, ostalaritza eta erosketa txekeak, poltsak…) eta horien artean urrezko goxoki bakarra dago, 1000€ko saria duena! Ondo begiratu 😉

Hauek dira lortu daitezkeen sariak:
– Urrezko goxokia: 1000€
– Burruntzi erretegirako txekeak
– Botarri erretegirako txekeak
– Illargi jatetxerako txekeak
– 66 tabernarako txekeak
– Agustin-enea tabernarako txekeak
– Hotel Oria tabernarako txekeak
– Ieltxu tabernarako txekeak
– Ikatza tabernarako txekeak
– Orbela tabernarako txekeak
– Photokafe tabernarako txekeak
– PlanB tabernarako txekeak
– Solana tabernarako txekeak
– Zerkausi tabernarako txekeak
– 20€ko erosketa txekeak
– 30€ko erosketa txekeak
– 50€ko erosketa txekeak
– “Txikia izanik asko maite zaitut” katiluak
– “Txikia izanik asko maite zaitut” poltsak

Goxoki sariduna egokitu zaizu?

Sartu hemen zure datuak eta goxokian idatzita aurkituko duzun kodea, lehenbailehen bidaliko dizugu zure saria!

[contest_code_checker]

__________________________________________________________________________

Baldintzak:
– Urrezko Goxokiaren (1000€ko sariaren) saria erreklamatzeko azken eguna urtarrilaren 12a izango da.
– Urrezko Goxokiaren (1000€ko sariaren) txekeak erabiltzeko azken eguna martxoaren 15a izango da.
– Ostalaritzarako txekeak eta erosketa txekeak erabiltzeko azken eguna urtarrilaren 31 izango da.



Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2023, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!    Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 11) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 58 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más
Agenda, Erosketak

Ez galdu eguberri hauetan eskaintzeko daukagun guztia!

Zeinen garrantzitsua den, Eguberrietan ere, Tolosan erostea. Opari batek hamaika irribarre eragiten ditu: ez soilik oparia jasotzen duenarena; bisitatu duzun saltoki horren atzean daudenena, ere bai. Tolosako saltokietan erosketak egiten ditugunero gure herriko ekonomia (eta ilusioa) suspertzen baititugu. Tolosako saltokietatik mezu bat daukate zuretzat! Ikusi hemen: [video...

Leer más