BLOG

Urte osoan zehar hilabetero sari ezberdinak irabazteko aukera egongo da Tolosa&Co-ren VISA txartela erabilita: ordaindu gure txartelarekin Tolosa&Co-ren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean eta irabazi sariak momentu berean, tiketean begiratuta! Hilabete honetako sariak: Oraindik ez daukazula VISA txartela? Eskatu zurea formulario hau beteta eta etxera bidaliko dizugu...

Urte gogorra izaten ari da, orokorrean, saltoki txikientzat; eta ez da gutxiagorako Tolosan. Horregatik, gure hondar aletxoa jarri behar dugu guztiok ekonomia lokala babestu eta biziberritzeko; ematen duguna jasotzen dugula ulertzeko. Gure bezeroen bezero gara, gure bizilagunen egunerokoa suspertzeko motorra, eurak gurea diren bezala. Horregatik...

Egun hauetan jabetzen ari gara funtsezkoa dela bizilagunen arteko laguntza; eta leiho batek sentimendu asko irekitzen dizkigula: animoak, emozioak, txaloak, esker ona, lagun berriak, bizitza soziala eta haize pixka bat. Horregatik, konfinamendurako beste baliabide batekarri nahi izan dizuegu. Positibismoz betetako ilustrazio batzuk jarri ditugu deskargatzeko moduan,...

Gogoratzen gabonetan egin genuen erraldoi eta buruhandien tailerraz? GUZTIONA ESKURA jarriko ditugu erabili genituen baliabideak! Sartu gure webgunean, aukeratu erraldoi edo buruhandia, eta inprimatu ezazu etxeko txikiek marraztu eta erabiltzeko. 2 aukera dituzu: A4 tamainan edota tamaina "errealean" (90x40cm erraldoien kasuan, edo 60x40 buruhandien...

Alarma-egoera honetan irekitzeko baimena duten Tolosa&Coren establezimenduen ordutegiak dira ondorengoak (ulertu aldaketak egon daitezkeela). Elkartea egunero egongo da zabalik 09:00etatik 13:30era, zuen kontsulta edo zalantzak argitzeko. Ahal dugun guztian laguntzeko gaude! Supermerkatu eta kate handiek berehala berreskuratuko dute ekonomikoki galdutakoa; askoz hobea da tokiko merkatariei erosten...

Kale eta saltoki kanpoaldeak eskaintzaz betetzen dituen azoka da Tolosa&Co Tolosako komertzio txikien elkarteak antolatzen duen hau: 67 saltokik stock-ean dituzten produktuak prezio merkeagoan eskainiko dituzte datorren martxoaren 7an, goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara, etenik gabe. Urtero modura, BRADERIE Tolosako saltoki txikien festa handia izatea nahi da,...

Gabon hauetarako Tolosa&Co-k Tolosako Konpartsarekin batera antolatu duen erraldoi eta burhandien tailerrerako sarrera berriak jarriko dira salgai gaur (abenduak 19), 12:00etatik aurrera. Txanda hauetan adin guztietako haurrak nahastuko dira (4 urtetik 11 urtera); beraz, kontuan hartu hau ume txikiak inskribatu nahi badituzue. Hauek dira salgai jarriko...

Tolosako artista eta musikariak izango dira eguberri hauetan gure kaleak girotuko dituztenak, Tolosa&Cok martxan jarritako "Tolosa izarrez beteta" ekimena dela eta. Ziur bat baino gehiago topatuko duzula erosketak egiten ari zaren bitartean! Hemen gure kaleetan arituko diren artista guztien izen eta ordutegiak: Abenduak 18, 18:00 (Foru Etorbidea...

4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduriko Tolosako erraldoi eta buruhandien tailerra antolatu du eguberri hauetarako Tolosa&Cok. Tailerrak 3 eguneko iraupena izango du, eta 2 txanda egongo dira:1. txanda: abenduak 23, 26 eta 27.2. txanda: abenduak 30, urtarrilak 2 eta 3. Adinaren araberako taldeak izango dira:...