Erosketak

Erosi KOMERTZIO TXIKIAREN BONUA agortu aurretik! 50€, 40€ren truk. 1️⃣ Eskatu bonua Tolosa&Coren ofizinan edo ONLINE mezu pribatu bat idatziz. NAN bakoitzeko 2 bonu gehienez. 2️⃣ Ordaindu 40€ eta guk 50€ko bonua emango dizugu (10€ opari!) 3️⃣ Kontsumitu Tolosa&Co-ren komertzio eta ostalaritzan, urriaren 31 arte. Eta GOZATU Tolosan egindako erosketez. ? 200 bonu...

Udara honetan zure oporretarako aukeratutako (edo egokitutako) tokia Tolosa bada, ESKERRIK ASKO! Herri hau biziagoa egiten laguntzen ari zara. Horregatik, Tolosan egiteko planen berri emango dizugu: ongi etorri Gipuzkoa barnekaldera! Tolosako azoka: egunero bertako ekoizleen merkatu txiki bat badugu ere, larunbaterokoa izugarria da. 3 plaza...

Momentu eta egoerarik zailenetan ere aurrerantz egiteko ahalmen eta gogoa erakusteagatik, barru-barrutik egunero ateratzen duzuen irribarreagatik eta Tolosari bizia emateagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu gure elkartekideoi. Badakigu urteko garai hauetan bultzadatxo bat ez zaizuela gaizki etorriko: eta bultzada hori emateko gaude elkarrekin. Baina Tolosako saltokien bezerooi...

Eguberri hauetarako familia osoarentzako egitaraua antolatu nahi izan dugu, Tolosako kaleak biziz eta giroz bete daitezen. Gure establezimenduak bisitatzen dituzun aldi berean, toki berezi batean sentitu zaitezen nahi dugu. Musika, sariak, eta sorpresa pila bat izango dituzu zain! Tolosa&Cok eta Tolosako Udalak antolatutako ekintzen zerrenda...

Eguberri bereziak izango ditugu aurten Tolosan. Magia eta ilusioa, ez dira faltako. Ez behintzat saltoki eta taberna tolosarretan: abenduaren 11tik urtarrilaren 5era bitarte Tolosa&Co-ren elkartekide diren establezimenduetan erosketak edo kontsumizioak egiten dituzun aldiro goxokiak banatuko dizkizute opari modura. Baina ERNE BEGIRATU jan aurretik:  3000 goxokiren artean...

Urteroko Merkataritza Topaketa ospatu dugu aste honetan, non Tolosako saltokietako arduradunek euren artean proiektu eta buruhausteak elkarbanatzeko aukera izan duten. Urte osoan lanean aritzen diren herritarrei eskerrak emateko antolatu nahi izan dugu topaketa. Gainera, aurten erretiroa hartu duten merkatariak ere omendu nahi izan genituen: Aparicio, Mabel...

  Azken asteburu honetan Gipuzkoako Merkatari Ganberak "10 bitxi" sariak banatu ditu, eta saridunen artean izan dira gure bi elkartekide: Pastelería Gozona eta Maite Estetica zentroa. Lehenengoa, merkataritza-ibilbidea saritu eta esker ona adierazteko. Bigarrena ordea, "Berriz" enpresaren barruan eman diren eskualdatzeen artean eredu arrakastatsu bat izan delako. Eskerrik...

Tolosako dendetan merkealdiak amaitzera doaz, eta modu ezin hobean gainera: Tolosa&Co-ko saltokiak kalera aterako dira euren azken eskaintza eta aleekin! Larunbat honetan, irailak 15, ekimenean parte hartuko duten saltokiak euren larunbateroko ohiko ordutegian denda atarietara irtengo dira. Guztira Tolosa&Co-ko bazkide diren 36 saltokik hartuko dute parte...