Compras en Tolosa

Zer egin Tolosan udara honetan

Udara honetan zure oporretarako aukeratutako (edo egokitutako) tokia Tolosa bada, ESKERRIK ASKO! Herri hau biziagoa egiten laguntzen ari zara. Horregatik, Tolosan egiteko planen berri emango dizugu: ongi etorri Gipuzkoa barnekaldera!

  • Tolosako azoka: egunero bertako ekoizleen merkatu txiki bat badugu ere, larunbaterokoa izugarria da. 3 plaza nagusitan  banatzen da: Zerkausia, Euskal Herria Plaza eta Berdura Plaza. Bertako produktua lehen eskutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea!

 

  • Mendi buelta bat: Izaskun, Uzturre mendia.. oinez, korrika nahiz bizikletaz egin ahal izango dituzun mendi bueltak dituzu Tolosaldean. Kirola egin eta gose pixka bat ateratzeko modu bikaina.

 

  • Gastronomia: Tolosak duen ondare garrantzitsuenetakoa da gastronomia. Nork ez ditu behar pintxo eta deskantsu fresko apurt bat turismoa egiten ari denean? Tolosa&Co elkarteak jatetxe eta taberna tolosar asko ditu bere baitan; bakoitza, bere berezitasunean nagusi: pintxoak, menuak, garaiko produktuak, plater bereziak.. Ezagutu jatetxe eta taberna hauen abuztuko ordutegiak hemen klik eginda.

 

  • Erosketak: Tolosako kaleetatik igaroz gero erosketak egiteko aukera amaigabea topatuko duzu. Arropa-denda txikietatik hasita zerbitzuen establezimendu handiagoetaraino, behar duzun guztia topatu ahal izango duzu. Hemen klik eginez gero establezimendu hauen abuztuko ordutegiak ezagutu ahal izango dituzu.

 

  • Historia eta monumentuak: gure alde zaharrak aintzinako sei kale luzeen trazadura bera mantentzen du zeharkako kale motzago batzuekin eta Gaztelako Atearekin. Oraindik ere historia berreraikitzen lagundu ahal diguten jauregi, monumentu eta zubiak behatu daitezke. Animatzen zara?

 

  • Kiroldegia: beroak deskantsurik ematen ez badu, Tolosako kiroldegiko pistina aprobetxa dezakezu!

 

Aurretik ezagutzen baduzu ere, Tolosako zirrikitu ederrena ere topatzea opa dizugu. Gainera, eskerrik asko gure ekonomia lokala babesteagatik!

Informazio gehiagorako bisitatu: turismoa.tolosa.eus



Agenda, Erosketak

Tolosa&Co elkarteko bazkideen topaketa

Urteroko Bazkide Topaketa ospatu dugu aste honetan, non Tolosako saltokietako arduradunek euren artean proiektu eta buruhausteak elkarbanatzeko aukera izan duten. Urte osoan lanean aritzen diren herritarrei eskerrak emateko antolatu nahi izan dugu topaketa. Gainera, aurten erretiroa hartu duten merkatariak ere omendu nahi izan genituen: Aparicio, Mabel...

Leer más
Erosketak

GOZONA eta MAITE ESTETICAri saria eman diete

  Azken asteburu honetan Gipuzkoako Merkatari Ganberak "10 bitxi" sariak banatu ditu, eta saridunen artean izan dira gure bi elkartekide: Pastelería Gozona eta Maite Estetica zentroa. Lehenengoa, merkataritza-ibilbidea saritu eta esker ona adierazteko. Bigarrena ordea, "Berriz" enpresaren barruan eman diren eskualdatzeen artean eredu arrakastatsu bat izan delako. Eskerrik...

Leer más
Agenda, Erosketak

50€ko txekeak, gabonetara aurreratzeko

Guztiok atsegin dugu gabon garaian opariak erosi, egin eta jasotzea. Baina gastu handiak beldur eman ohi digu. Aurten, Tolosako erosketak sustatzeko eta erosleei laguntza eskaintzeko helburuz, Tolosa&Co-k 50€ko txekeak salduko ditu 40€tan. Alegia, 10€ oparituko ditu erosketetan. Gabonetako erosketak aurreratu eta aurrezteko modu paregabea eskaintzen du...

Leer más