Urrian, lortu SARIAK gure VISA txartela erabilita!

Urriaren 3tik 20ra, erosi gure establezimenduetan Tolosa&Co VISA txartelarekin eta begiratu tiketean sariduna izan ote zaren! 10, 20, 30 edota 50€ko baleak zoketatuko dira, eta guztira 1.500€ izango dira saritan.

Oraindik ez badaukazu Tolosa&Co-ren VISA txartela, bete hemen azpikaldeko formularioa eta etxera bidaliko dizugu txartela. Hemen klik eginda gure VISAren abantailak guztiak ikusi ditzakezu. Eta gogoratu: doakoa da! Zure kontu korrontearekin lotu (edozein bankutakoa) eta listo ?

ESKATU ZUREA FORMULARIO HAU BETETA:

 

    Informazio orokorra

    Bankuko datuak

    Beharrezko atalak

    Datuak erabili eta kudeatzeko arduraduna: Tolosa&Co (IFZa: G75029116 / Pedro Tolosa 2, Tolosa). Ematen diguzun informazioa enpresaren izenean erabiltzen dugu, zuri eskatutako zerbitzua emateko, beraren fakturazioa egiteko. Emandako datuak gordeko dira merkataritzako harremanari eusten zaion bitartean edo legezko obligazioak betetzeko behar diren urteetan. Datuak ez zaizkie hirugarrengoei emango, legezko obligazioren bat ez badago. Zuk eskubidea duzu TOLOSA AND CO elkartean zure datu pertsonalak erabiltzen ari ote garen jakiteko; beraz, eskubidea daukazu zeure datuak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eta, datuak ez badira jada beharrezkoak, ezaba daitezela eskatzeko.

    Visa Tolosa

    ______________________________________

     

    ZOZKETAREN BALDINTZAK:

    • 2019ko urriaren 3tik 20era (biak barne) Tolosa&co Visa txartelarekin egindako erosketetan, promozio honetara atxikitutako dendetan, 70 sari aterako dira, guztira 1.500€ sarietan: 10€ko 30 sari, 20€ko 20 sari, 30€ko 10 sari eta 50€ko 10 sari.
    • Rural Kutxako datafonotik ateratzen den ticketean SARIA azalduko da idatzita. Bezeroek saria jasotzeko Tolosa&Co bulegotik (Oriaburu Etxea: Pedro de Tolosa 2) datafonoko ticketarekin pasa beharko dira edota datafonoko ticketaren argazki bat Whatsapp-ez bidali 622776250 telefono zenbakira eta konfirmatu non jaso nahi dituen erosketa txekean. 
    • Txekeak azaroak 30 arte kontsumitu daitezke promoziora atxikitutako dendetan.

     



    Agenda, Erosketak

    Aurten ere URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu Tolosako saltokietan 🤗

    Gabon hauetan ere, URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu Tolosako saltokietan! Abenduaren 10etik urtarrilaren 5ra bitarte Tolosa&Coren establezimendu batean erosketa egiten duzun bakoitzean, karamelu bat emango dizute. Ireki momentuan bertan eta adi begiratu: 50€ko 50 txeke irabazteko aukera dago, eta horien guztien artean urrezko goxoki bat dago,...

    Leer más
    Erosketak, Gastronomia

    Tolosako Ostalaritza zure etxera

    Covid19-ren ondorioz jatetxe eta tabernak itxi dituztenez, Tolosako ostalari askok etxerako janari zerbitzua eskaintzea erabaki dute, euren negozioak martxan mantendu ahal izateko. Hemen aurki ditzakezue zerbitzu hau eskaintzen duten Tolosako establezimenduak eta euren eskaintza: Botarri Telefonoa: 943 65 49 21 (deitu) Banaketa: Egunero, bertan jasotzeko. Eceiza (Rondilla Kalea) Telefonoa: 943 65...

    Leer más