Compras en Tolosa

Zer egin Tolosan udara honetan

Udara honetan zure oporretarako aukeratutako (edo egokitutako) tokia Tolosa bada, ESKERRIK ASKO! Herri hau biziagoa egiten laguntzen ari zara. Horregatik, Tolosan egiteko planen berri emango dizugu: ongi etorri Gipuzkoa barnekaldera!

  • Tolosako azoka: egunero bertako ekoizleen merkatu txiki bat badugu ere, larunbaterokoa izugarria da. 3 plaza nagusitan  banatzen da: Zerkausia, Euskal Herria Plaza eta Berdura Plaza. Bertako produktua lehen eskutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea!

 

  • Mendi buelta bat: Izaskun, Uzturre mendia.. oinez, korrika nahiz bizikletaz egin ahal izango dituzun mendi bueltak dituzu Tolosaldean. Kirola egin eta gose pixka bat ateratzeko modu bikaina.

 

  • Gastronomia: Tolosak duen ondare garrantzitsuenetakoa da gastronomia. Nork ez ditu behar pintxo eta deskantsu fresko apurt bat turismoa egiten ari denean? Tolosa&Co elkarteak jatetxe eta taberna tolosar asko ditu bere baitan; bakoitza, bere berezitasunean nagusi: pintxoak, menuak, garaiko produktuak, plater bereziak.. Ezagutu jatetxe eta taberna hauen abuztuko ordutegiak hemen klik eginda.

 

  • Erosketak: Tolosako kaleetatik igaroz gero erosketak egiteko aukera amaigabea topatuko duzu. Arropa-denda txikietatik hasita zerbitzuen establezimendu handiagoetaraino, behar duzun guztia topatu ahal izango duzu. Hemen klik eginez gero establezimendu hauen abuztuko ordutegiak ezagutu ahal izango dituzu.

 

  • Historia eta monumentuak: gure alde zaharrak aintzinako sei kale luzeen trazadura bera mantentzen du zeharkako kale motzago batzuekin eta Gaztelako Atearekin. Oraindik ere historia berreraikitzen lagundu ahal diguten jauregi, monumentu eta zubiak behatu daitezke. Animatzen zara?

 

  • Kiroldegia: beroak deskantsurik ematen ez badu, Tolosako kiroldegiko pistina aprobetxa dezakezu!

 

Aurretik ezagutzen baduzu ere, Tolosako zirrikitu ederrena ere topatzea opa dizugu. Gainera, eskerrik asko gure ekonomia lokala babesteagatik!

Informazio gehiagorako bisitatu: turismoa.tolosa.eus



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más