Erosketak

Urte gogorra izaten ari da, orokorrean, saltoki txikientzat; eta ez da gutxiagorako Tolosan. Horregatik, gure hondar aletxoa jarri behar dugu guztiok ekonomia lokala babestu eta biziberritzeko; ematen duguna jasotzen dugula ulertzeko. Gure bezeroen bezero gara, gure bizilagunen egunerokoa suspertzeko motorra, eurak gurea diren bezala. Horregatik...

Egun hauetan jabetzen ari gara funtsezkoa dela bizilagunen arteko laguntza; eta leiho batek sentimendu asko irekitzen dizkigula: animoak, emozioak, txaloak, esker ona, lagun berriak, bizitza soziala eta haize pixka bat. Horregatik, konfinamendurako beste baliabide batekarri nahi izan dizuegu. Positibismoz betetako ilustrazio batzuk jarri ditugu deskargatzeko moduan,...

Alarma-egoera honetan irekitzeko baimena duten Tolosa&Coren establezimenduen ordutegiak dira ondorengoak (ulertu aldaketak egon daitezkeela). Elkartea egunero egongo da zabalik 09:00etatik 13:30era, zuen kontsulta edo zalantzak argitzeko. Ahal dugun guztian laguntzeko gaude! Supermerkatu eta kate handiek berehala berreskuratuko dute ekonomikoki galdutakoa; askoz hobea da tokiko merkatariei erosten...

Kale eta saltoki kanpoaldeak eskaintzaz betetzen dituen azoka da Tolosa&Co Tolosako komertzio txikien elkarteak antolatzen duen hau: 67 saltokik stock-ean dituzten produktuak prezio merkeagoan eskainiko dituzte datorren martxoaren 7an, goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara, etenik gabe. Urtero modura, BRADERIE Tolosako saltoki txikien festa handia izatea nahi da,...

Tolosako artista eta musikariak izango dira eguberri hauetan gure kaleak girotuko dituztenak, Tolosa&Cok martxan jarritako "Tolosa izarrez beteta" ekimena dela eta. Ziur bat baino gehiago topatuko duzula erosketak egiten ari zaren bitartean! Hemen gure kaleetan arituko diren artista guztien izen eta ordutegiak: Abenduak 18, 18:00 (Foru Etorbidea...

+18 -35 = 20 da guretzat, eta ez gaude erotuta. Igande honetan, azaroak 17, 21:00etan irekiko dugu izen-ematea gure sare sozialetan: 20€ banatuko dizkiegu izena ematen duten lehenengo 100 gazteei! 18 eta 35 urte artean badituzu (biak barne), igande honetan, azaroaren 17an gaueko 21:00etan, egin klik esteka...

Urriaren 3tik 20ra, erosi gure establezimenduetan Tolosa&Co VISA txartelarekin eta begiratu tiketean sariduna izan ote zaren! 10, 20, 30 edota 50€ko baleak zoketatuko dira, eta guztira 1.500€ izango dira saritan. Oraindik ez badaukazu Tolosa&Co-ren VISA txartela, bete hemen azpikaldeko formularioa eta etxera bidaliko dizugu txartela. Hemen...

Erosi KOMERTZIO TXIKIAREN BONUA agortu aurretik! 50€, 40€ren truk. 1️⃣ Eskatu bonua Tolosa&Coren ofizinan edo ONLINE mezu pribatu bat idatziz. NAN bakoitzeko 2 bonu gehienez. 2️⃣ Ordaindu 40€ eta guk 50€ko bonua emango dizugu (10€ opari!) 3️⃣ Kontsumitu Tolosa&Co-ren komertzio eta ostalaritzan, urriaren 31 arte. Eta GOZATU Tolosan egindako erosketez. ? 200 bonu...

Udara honetan zure oporretarako aukeratutako (edo egokitutako) tokia Tolosa bada, ESKERRIK ASKO! Herri hau biziagoa egiten laguntzen ari zara. Horregatik, Tolosan egiteko planen berri emango dizugu: ongi etorri Gipuzkoa barnekaldera! Tolosako azoka: egunero bertako ekoizleen merkatu txiki bat badugu ere, larunbaterokoa izugarria da. 3 plaza...