? Zuentzako eguberriak, Tolosan: EGITARAUA ?

Eguberri hauetarako familia osoarentzako egitaraua antolatu nahi izan dugu, Tolosako kaleak biziz eta giroz bete daitezen. Gure establezimenduak bisitatzen dituzun aldi berean, toki berezi batean sentitu zaitezen nahi dugu. Musika, sariak, eta sorpresa pila bat izango dituzu zain! Tolosa&Cok eta Tolosako Udalak antolatutako ekintzen zerrenda uzten dizugu:

> Abenduak 22, 18:30 – Berdura Plaza: Joyful Gospel Choir eta txokolate beroa!

 

> Abenduak 29, 22:30 – Zerkausian: Rural Zombies kontzertuan.

> Abenduak 26, 27 eta 28; urtarrilak 2, 3 eta 4 – Zezen Plazan: Gure Zirkuaren tailerrak (Info + hemen)

> Abendu osoan zehar eta urtarrilak 5 arte: URREZKO GOXOKIA lehiaketa (Info + hemen)

Tolosako Udalak antolatutako ekintzak:

> Urtarrilaren 7ra arte, eguberrietako karrusela Trianguloan.

Abenduak 17-23 : Olentzeroren basoa ezagutzeko bisita gidatuak (Informazioa: http://zumardia.eus)

Abenduak 24, 17:30 : Olentzero eta Mari Domingi Tolosako kaleetan.

Abenduak 26, 17:00 – 20:00 : Gazte Topagunearen irekiera, jolas librea.

Abenduak 26, 18:30 : Musika kontzertua, Tolosako Musika Eskolako ikasleekin Topic-en.

Abenduak 26tik 28ra, 11:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00 : Puzgarriak eta haur parkea, Zerkausian.

Abenduak 26tik 28ra, 9:30 – 13:00 : 3, 2, 1, grabatzen! Gabon tailerra Topic-en.

Abenduak 27, 17:00 – 20:00 : Shuffle, Just Dance dantza ikastaroa, Topagunean.

Abenduak 28, 11:00 : Izotz Jauregira irteera.

Abenduak 28, 18:00 : Sun Magoaren magia ikuskizuna Leidor aretoan.

Abenduak 29 eta 30, 17:00 : “Los crímenes de Grindelwald” Leidor aretoan.

Abenduak 30, 16:30 – 20:00 : Urte amaierako festa, Topagunean.

Urtarrilak 3, 17:00 : “Kiliklon, gurekin etorri nahi?” Leidor aretoan.

Urtarrilak 4, 18:30 : “Zergatik bizi da basoan txangorritxoren amona?” antzerkia, Topic-en.

Urtarrilak 5, 18:30 : Errege kabalgata, Tolosako kaleetan zehar.

 

ZUENTZAKO GABONAK TOLOSAN

Egin erosketak TOLOSAn, gozatu TOLOSAn, bizi TOLOSA!



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2024, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 9) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 53 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más
Agenda, Erosketak

TOLOTERIA: Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri!

Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri: 2.740 euro ditugu saritan banatzeko! Erosi Tolosa&Co establezimenduetan, eta eskuratu Toloterian parte hartzeko boletoak. Tolosako dendetan erosteak zure zorte ona piz dezake. Izan ere, aurten TOLOTERIA jarri dugu martxan, eta ekimen honi esker, erosketa bakoitzarekin txartel bat lortuko duzu banatuko...

Leer más
Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más