Agenda

Larunbat arratsaldetan zer dagoen Tolosan? Ezer ez, TA FESTA! Larunbatero izaten da giroa kalean: txarangak, pintxoak, azokak, erraldoiak... eta orain gainera, Tolosa&Co-ren elkartekideak diren saltoki batzuk larunbat arratsaldeetan ere IREKITA egongo dira zuen erosketak errazteko. Baina hori ez da daukagun albiste on bakarra. Deskontuak irabazi nahi?
BENVENUTO A ROMA! Ondo irakurri duzu: Tolosa&Cori esker 5 eguneko bidaia bat irabazi dezakezu Erromara bi pertsonentzat. Koliseoa eta Kapera Sixtinoa ere bisitatuko dituzu! Tolosa&Coren VISA txartela erabiltzen duzun bakoitzero parte-hartze bat irabaziko duzu.

Braderie 2018ko inaugurazio ekitaldian Tolosa&Co-ren lehendakaria eta Nerea Letamendia udaleko ordezkaria azoka hasteko zinta mozten: shopping train, etenik gabeko erosketak, txarangak, kale-giroa...